reserve

1. Ingur./Teknol.

Naturan den energia-baliabide baten kantitatea. Bi faktore nagusi erabiltzen dira erreserbak bereizteko. Batetik, erreserbaren existentziaz dagoen ziurtasun-maila, hau da, egindako azterketen arabera erreserba badagoela baieztatzeko eta zenbatesteko dauden datuak eta horien fidagarritasuna. Bestetik, delako erreserba uneko teknologiarekin eta merkatu-egoeran ustiagarritzat jotzen den ala ez, baita, beharrezko teknologia garatzeko dauden aukerak edo merkatuan gerta daitezkeen aldaketak aurreikusiz, etorkizunean erreserba teknikoki ustiatzea posible eta ekonomiko errentagarri izan daitekeen ere. Erreserba badagoela baieztatzeko arrazoizko ziurtasuna dagoenean eta teknikoki zein ekonomikoki ustiagarri denean, erreserba frogatua dela esaten da.