recorder

1. Teknol.

Fenomeno fisiko bat (ikusizkoa, entzunezkoa, ikus-entzunezkoa, magnetikoa, elektrikoa...) erregistratzeko makina edo aparatua. Neurtzen ari den magnitudearen aldaketak euskarri batean (papera, zinta, diskoa...) jasotzen eta erregistratzen ditu. Askotan, neurgailu bati atxikitzen zaio adibidez, manometro bati, eta automatikoki idazten du neurgailuak adierazten duen neurria. Ikus-entzunezkoen eta informatikaren arloan, soinua, irudia edo bestelako datuak gero erreproduzitu ahal izateko euskarri batean erregistratzen dituzten tresnak ere, hala nola magnetofonoa, bideokamera eta laser bidez disko trinkoak grabatzeko tresnak, grabagailuak dira.

2. Teknol.

Neurgailu bati atxikitako gailua, hark neurtzen duen magnitudearen denboran zeharreko aldaketak automatikoki erregistratzen dituena.