recess

1. Arkit.

Horma batean egindako zulo edo barrunbea, hainbat forma eta tamainatakoa. Eraikuntza-funtzioa edota sinbolikoa eta apaingarri hutsezkoa izan dezake. Estatuak jartzeko, eta hilerritan hilotzak ehorzteko, erabiltzen da.

2. Eraik.
sin. notch

Bi horma, edo elementu bertikal bat eta elementu horizontal bat, elkartzen diren angelua.

3. Eraik./Teknol. Mek.
sin. rebate

Pieza baten ertzean egindako ebakidura edo lodiera-murrizketa, beste batekin doitzeko helburuz egina.

4. Teknol.
sin. bedding, housing

Pieza bat osorik, nahiz bere zatiren bat, beste baten barnean doitasunez sartzeko zuloa edo lekua.