rake

1. Geol.
sin. pitch

Plano baten edozein lerroren eta plano horren lerro horizontalaren arteko angelua. Planoaren gainean neurtzen da. Plano batek rake-balio bereko bi lerro dituenez, bata bestetik bereizteko lerroaren noranzkoa adierazi behar da. Lerro baten rakea zenbakiz (rakearen balioa) eta hizkiz (rakearen noranzkoa) adierazten da (adibidez, 35° E).

2. Nekaz.

Arrastelu-mota, ongarria harrotzeko eta erabiltzen dena.

3. Nekaz.
sin. five tooth rake

Bost hortzeko arrastelua.

4. Nekaz.

Nekazariaren lanabesa, hamar, hamabi hortz edo gehiago dituen zurezko haga batez eta harekiko perpendikularki edo zeihar jositako gider batez osatua.