pyramid
- 1. Anat.
Beren formagatik izen hori hartzen duten zenbait anatomia- eta histologia-egitura.
Beren formagatik izen hori hartzen duten zenbait anatomia- eta histologia-egitura.
Oinarritzat poligono bat eta beste aurpegiak triangeluarrak dituen poliedroa. Alde triangeluarrek erpin komuna dute, eta ez dago oinarriaren plano berean. Piramideak oinarriaren formaren arabera izendatzen dira: oinarria triangelua bada, piramide triangeluar deritzo; karratua bada, piramide karratu; pentagonoa bada, piramide pentagonal eta abar. Oinarriak zentroa badu, zentrotik erpinera doan lerroa piramidearen ardatza da. Ardatza oinarriarekiko perpendikularra duena piramide zuzena da; bestela, piramide zeiharra da. Oinarria poligono erregularra bada eta piramidea zuzena bada, piramide erregularra da. Piramidearen altuera (h) oinarritik erpinerainoko distantzia da; bolumena Ah/3 da, A oinarriaren azalera izanik; eta aldeko azalera ps/2, p oinarriaren perimetroa eta s aldeen altuera izanik.