proxy
- 1. Inform.
- sin. proxy server, application level gateway, application proxy
Bidaltzailearen eta hartzailearen arteko konexioa eten eta sartzen diren datuak beste ataka batera desbideratzen dituen segurtasuneko zerbitzaria edo suebakia. Horren bidez, bi sareren arteko bide zuzena itxi egiten da eta, neurri batean bederen, sare pribatuak babestuta geratzen dira. Nagusiki, web-arakatzailearen eta posta elektronikoaren kasuan erabiltzen da.