propulsion

1. Fis.

Gorputz bat higiaraztea haren kontra indar eginez.

2. Teknol.
Ibilgailu bat higiarazten duen sistema.

Propultsioa Edit

Egilea: Elhuyar

PROPULTSIOA

Energia edota mugimendua autonomoa nahiz kanpotikoa izan daiteke.

Lehen kasuan, energia-iturri bat eta energia mugimendu bihurtzen duen elementu bat (motor bat, alegia) behar dira. Ibilgailuaren atalen batek (gurpilak, arraunak, helizeak...) inguruari indarra eragiten dio eta, Newtonen legeen ondorioz, inguruak erreakzio-indarra eragiten dio ibilgailuari eta higiarazi egiten du. Ingurua lurra nahiz fluido bat (airea, ura...) izan daiteke, eta horren arabera, propultsio-sistema desberdinak erabil daitezke.

Beste kasuan, motorrak materia (errekuntza-gasak, normalean) jaurtitzen du noranzko batean, eta higidura aurkako noranzkoan eragiten da horrela. Propultsio terminoaren erabilera praktikoa nahasgarria bada ere, komeni da ondo bereiztea ibilgailuaren energia-iturria batetik (haizearen energia zinetikoa, erregaien energia kimikoa, uranioaren energia nuklearra, saretik hartutako energia elektrikoa, muskuluen energia biokimikoa...) eta elementu propultsatzailea bestetik, ingurunearen araberakoa (helizea, trakzio-gurpila, beldarra, arrauna, bela, tobera...). Haien bitartean tarteko elementuak izan daitezke (turbinak, sorgailuak, transmisio mekanikoak...). Hainbat modutan konbina daitezke, halaber, energia-iturriak eta elementu propultsatzaileak.