precision
- 1. Orok.
Metodo batek hainbat saiotan sortutako emaitzen arteko sakabanatzearen neurria. Emaitzak zenbateraino datozen bat adierazten du, eta ez da zehaztasunarekin nahastu behar, hori emaitzen egiazkotasunari baitagokio, alegia, zenbateraino diren benetako balioarekiko hurbilak. Metodoaren emaitzak doiak eta zehatzak izan daitezke; doiak baina ez zehatzak (errore sistematikoa edo berezko joera okerra dagoelako); lausoak baina zehatzak edo lausoak eta ez zehatzak. Zehaztasuna kalibrazio bidez zuzen daiteke, baldin eta metodoari joera sistematiko bat antzematen bazaio. Doitasuna, berriz, zorizko erroreei lotuta dago.