porcupine
- 1. Zool.
Histrizidoen familiako Hystrix generoko ugaztun karraskarien izen arrunta. 60 cm-ko luzera, buru sendoa, gorputz lodia eta azkazal handiz hornitutako oinak dituzte. Bizkarra, alboak eta, batez ere, isatsa, arantza-formako zurda luze eta zorrotzez estaliak dituzte. Gautarrak dira eta fruituz elikatzen dira.