platform

1. Teknol.
sin. deck

Metalezko eraikuntza finkoa, uraren mailaren gainean kokatua aintzira batean edo itsasoan, uretan egin beharreko lanetan lantoki eta oinarri gisa erabilia. Urpeko petrolio- eta gas-hobiak ustiatzeko, hidrokarburoak garraiatzen dituzten itsasontziak kargatzeko, biltegi gisa erabiltzeko eta abarretarako erabiltzen dira. Hondoa oso sakona ez bada, plataforma zutabe gainean eraikitzen da, eta zutabeak zuzenean itsas hondoan bermatzen dira. Ur sakoneko lekuetan, berriz, hainbat metro urpean kokatutako eta hondoan ainguratutako flotagailu erraldoien gainean bermatzen dira plataformaren zutabeak; hala, olatuek ez diete eragiten flotagailuei.

2. Tren.

Tren-geltokietan, espaloi-moduko eraikuntza luzea, trenetan bidaiarien eta merkantzien sartu-irtenak errazteko eratua.