plasma
- 1. Biol.
Odolaren fase likidoa; bertan odoleko zelulak (globulu gorriak, zuriak eta plaketak) esekiduran daude. Uretan disolbatutako substantzia askoz (proteina, gluzido, gatz, hormona eta abarrez) osatuta dago.

Ioi positiboez, elektroiez eta partikula neutroez osatutako sistema, gasa oso tenperatura handian erabat ionizatzen denean eratzen dena eta makroskopikoki neutro dena. Materiaren laugarren egoeratzat hartzen da, portaera solido, likido eta gasena ez bezalakoa duelako. Plasmak elektrizitatearen eroale dira eta fusio nuklearreko erreakzioen saiakuntzetan erabiltzen dira.