2. Fis.

Soinu-uhinaren maiztasunarekin zuzenean lotutako ezaugarria. Uhinaren maiztasuna handitu ahala, soinua behe-erregistrotik goi-erregistrora igotzen da.

3. Geol.
sin. rake

Plano baten edozein lerroren eta plano horren lerro horizontalaren arteko angelua. Planoaren gainean neurtzen da. Plano batek rake-balio bereko bi lerro dituenez, bata bestetik bereizteko lerroaren noranzkoa adierazi behar da. Lerro baten rakea zenbakiz (rakearen balioa) eta hizkiz (rakearen noranzkoa) adierazten da (adibidez, 35° E).

4. Mater.

Mundruna eta beste zenbait gai organiko destilatuz lortzen gai likatsu edo erdisolidoa, kolore iluna edo beltza duena. Isolatzeko eta istinkatzeko erabiltzen da, baita zenbait gai organikoren iturritzat ere.