piston

1. Teknol.

Ontzi zilindriko baten barnean atzera-aurrera lerratzen den disko edo pieza zilindrikoa, ontziaren barne-sekzio berdinekoa, zilindroan presio desberdina duten bi fluidoren artean kokatua eta indar higiarazle bat transmititzeko balio duena. Eztanda-motorretan, adibidez, pistoiak erregai-aire nahastea konprimatzen du errekuntza-ganberan eta erretako gasak hedatzean sortutako energia jaso eta energia mekaniko bihurtzen du.