pipeline

1. Inform.
sin. pipe-line

Seriean konektatutako elementuak prozesatzen dituen datu-multzoa, non elementu baten irteera hurrengoaren sarrera baita. Pipe-linearen elementuak, nagusiki, paraleloan edo ia aldi berean dira egikarituak. Hori horrela, datu-bufferra askotan bi elementuren artean ezartzen da. Esaterako, instrukzio bat egikaritua den bitartean, ordenagailuak beste instrukzio bat interpretatzeko eta beste hirugarren bat irakurtzeko gaitasuna duen prozesua litzateke.

2. Teknol.
sin. oil pipeline

Petrolioa edo horren deribatuak hobitik ontziratze-guneetara edo findegietara, edo horietatik banaketa- eta kontsumo-guneetara garraiatzeko diametro handiko hodia.