pier
Zutikako euskarri edo egitura erlatiboki mehea, eskuarki adreiluzkoa edo harrizkoa, eraikinen euskarri gisa erabiltzen dena, edo, ezeri eusten ez badio, monumentu gisa erabiltzen dena. Oinplano karratukoa izan ohi da; oinplano zirkularra badu, koloma esan ohi zaio.
Sostengu-elementu bertikala, fabrika-obrazkoa, gehienetan ebakidura karratukoa, oinarririk eta kapitelik ez duena eta eraikinaren angeluan altxatu ohi dena. Ostiko deritzo, halaber, horma batean partez edo osorik sartuta dagoen pilareari.
Bi irekiguneren arteko horma nagusia; adibidez, zubi batean arkuei eusteko jartzen diren pilare edo euskarrietako bakoitza.
In situ eraikitako hormigoizko zimendua; laztabin handi batez edo eskuz lurrean sostengu-estratu egoki bateraino hondeatuz eta hormigoiz betez eraikitzen da.