2. Geol.

0,2 mm baino diametro txikiagoa duen mikrita kriptokristalinozko partikula obalatua, eskuarki, 0,04 eta 0,1 mm arteko diametroa izan ohi duena. Ez du barne-egiturarik, eta jatorri fekala duenez, materia organikotan oso aberatsa da. Pelmikrita eta pelesparita motako kareharrietako osagai nagusia da.

3. Med.

Larruazalaren azpian sartzen den botika, organismoak astiro-astiro xurgatzen duena.

4. Zool.

Zenbait hegaztik, bereziki harrapari gautarrek, ahotik botatzen duten pilota-moduko egitura, osorik irentsitako harrapakinen hondar digeriezinez osatua.