2. Teknol.

Galdaketarako moldeak egiteko erabiltzen den pieza. Moldeak, metal urtuz betetzen denean, lortu nahi den piezaren forma ematen dio metalari. Kanpaiak, estatuak eta arte-objektuen moldeak egiteko, argizarizko ereduak erabili ohi dira. Gainerakoetan, igeltsua, zura eta metala erabili ohi dira.

3. Teknol.
sin. gauge

Material zurrunez egindako forma jakineko pieza edo xafla, forma bereko piezak egiteko eredu gisa erabiltzen dena edo piezaren parametroren bat (zabalera, luzera, angelua...) egiaztatzeko balio duena.

4. Teknol.

Txantiloi bat gidari harturik, pieza bat (harria, zura...) lantzea txantiloiaren forma har dezan. Adibidez, engranaje-hortzak zizelkatzeko, pieza geldirik dagoela txantiloi batek gidatutako erreminta baten higiduraz lantzea, edo, erreminta geldirik dagoela, txantiloi batek gidatutako piezaren higiduraz lantzea.