parting

1. Miner.

Zenbait mineralek norabide kristalografikoei jarraitu gabe apurtzeko duten era. Zatidura-gainazaleraren itxuraren arabera, hainbat mota bereizten dira: konkoidala, maskor itxura duenean (plano kurbatu eta leunak), zunztsua, horzduna, irregularra...

2. Teknol. Mek.
sin. cutting off

Hodiak, barrak, enborrak, profilak eta abar zeharka ebakitzeko eragiketa. Trontzatzeko makinak edo trontza-zerrak erabiltzen dira trontzatzeko; tornuan ere egin daiteke trontzaketa, horretarako hortz bereziak erabiliz.