pancreas
- 1. Anat.
Ornodun gehienen luku-formako guruin konposatua. Urdailaren atzean dago, eta funtzio exokrinoak eta endokrinoak ditu. Funtzio endokrinoari dagokionez, zenbait hormona isurtzen ditu zuzenean odol-zirkulaziora, besteak beste intsulina eta glukagoia. Funtzio exokrinoari dagokionez, berriz, zenbait digestio-entzima jariatzen ditu.