2. Biol.

Klase bat osatzen duten landare- edo animalia-taldeetako bakoitza.

3. Mat.
sin. degree

Polinomio edo ekuazio bati buruz, monomio edo gai bakoitzean ageri diren berretzaileen baturetan handiena. Esaterako, 2x3y + x2y2 + xy =0 polinomioaren maila 4 da (bigarren gaian dauden berretzaileen batura da, 2, da handiena).

4. Mat.

Funtzio baten deribatuei buruz, funtzioa deribatu den aldi-kopurua. Esaterako, ƒ(x) funtzioaren bigarren ordenako deribatua hau da: ƒ"(x) = d/dx(dy/dx ) = d2y/dx2.

Enegarren ordenako deribatuari enegarren deribatu ere esaten zaio (esaterako, bigarren ordenako deribatu eta bigarren deribatu sinonimoak dira).

5. Mat.

Determinante bati buruz, errenkaden edo zutabeen kopurua.

6. Mat.
sin. dimension

Matrize bati buruz, m × n adierazpena, non m errenkada-kopurua den, eta n zutabe-kopurua.

7. Mat.

Talde mugatu bati buruz, haren kardinalitatea, hau da, haren elementu-kopurua.