nominal
- 1. Fis./Teknol.
Magnitude baten balioari buruz, teorikoki hartzen duena edo hartu behar lukeena (benetan hartzen duen balioari kontrajarria). Adibidez, motor baten tentsio izendatua 220 V dela esaten bada, adierazi nahi da motorra diseinatuta dagoela tentsio horrekin lan egiteko funtzionamendu normalean.