muscle

1. Anat.

Organo uzkurkorra, zuntzez osatua eta mugimendua sortzeko balio duena.

Muskulu ildaskatua
Muskulu ildaskatua

1. Anat.
Organo uzkurkorra, zuntzez osatua eta mugimendua sortzeko balio duena.

Muskulua Edit

Egilea: Angel Bidaurrazaga

MUSKULUA

Muskulua edo giharra ehun muskularrez osaturiko organo uzkurgarria da. Muskuluetako zelulek zuntz uzkurtzaileak dituzte, bata bestearen artetik pasatu eta zelulen tamaina aldatzen dutenak. Muskuluaren unitate funtzional eta egiturazkoa zuntz muskularra da. Muskuluak eskeletoarekin erlazionatzen dira (muskulu eskeletikoak) edo hainbat organotako egituretan parte hartzen dute (errai-muskuluak).

Muskulu hitza latinezko musculus hitzetik dator (mus, "arratoia" eta culus, "txikia"), erromatarrek esaten zutelako muskuluak uzkurtzean arratoi-forma hartzen zuela.

Muskuluak aponeurosi izeneko ehun konjuntibozko mintz batez inguratuta daude.

Muskulu-motak

Muskulu ildaskatua

Borondatearen mende dagoena eta muskulu eskeletiko gehienak eratzen dituena. Hauen uzkurketa geldoa da, muskulu lisoarekin alderatuz gero. Muskulu-mota honen egitura (sarkomeroa) hainbat zuntzez (miozuntzez) eta marrez osaturik dago. Bertan dauden bi proteinak parte hartzen dute: aktinak eta miosinak. Zuntz horiek motoneuronek bidaltzen dituzten kinada nerbiosoen eraginez uzkurtzen dira (kinada horiek azetilkolina neurotransmisorea askatzen dute aktina eta miosina aktibatzeko). Bi motatako borondatezko zuntz muskularrak daude: bizkorrak eta geldoak. Bizkorrak arin eta gogor uzkurtzen dira, baina berehala nekatzen dira; geldoak, ostera, astiro eta denboraz uzkurtzen dira, baina ez dira hain indartsuak.

Muskuluak zuntz muskular anitzez osaturik daude. Batzuk zuntz bizkorrez soilik eratuak daude; beste batzuek, aldiz, zuntz bizkorren eta geldoen nahastea dute eta, azkenik, beste batzuek zuntz geldoak baino ez dituzte.

grafikoak1

Muskulu ildaskatua

Muskulu lisoa

Ez du ildaskarik eta borondatetik at funtzionatzen du. Digestio-aparatuaren eta gernu-aparatuaren hodien paretetan aurkitzen da, eta baita odol-hodietan eta umetokian ere. Uzkurtzen denean, ez du muskulu ildaskatuak bezainbeste energia behar, eta muskulu lisoaren uzkurdura luzeagoa da. Muskulu hau nerbio-sistema begetatiboak kontrolatzen du.

grafikoak2

Muskulu lisoa

Muskulu kardiakoa

Ildaskatuaren antza du, baina ez-borondatezkoa da. Bi mota bereiz ditzakegu: uzkurtzen direnak eta berez kitzikatzen diren zuntz berriak. Azken muskulu horiei esker, bihotzak uzkurtzeko gaitasuna du.

grafikoak3

Muskulu kardiakoa (iturria: Dr. S. Girod, Anton Becker)

Anatomia

Muskuluen eragina kokapenaren araberakoa da; non hasten diren eta non ezartzen direnaren arabera, mugimenduak eragingo dituzte. Euren funtzioa betetzeko, funtsezkoak dira muskulua inguratzen duen aponeurosia eta muskuluak hezurrei lotzeko zurdak. Muskuluen indarra zuntz-kopuruaren araberakoa da; zenbat eta zuntz gehiago uzkurtu, hainbat eta handiago da euren eragina eta, beraz, indar handiagoa izango du.

Giza gorputzean 639 muskulu daude gutxi gorabehera; ezinezkoa da, dena den, guztiak zenbatzea, aldakortasun handia dagoelako. Kokapena kontuan hartuz, azaleko muskulua eta sakoneko muskulua bereiz ditzakegu.

Itxurarena arabera, hainbat muskulu-mota daude: fusiformeak, lauak, poligastrikoaketa abar.

Mugimendu zehatz bat egiteko, muskulu laguntzaileek parte hartzen dute, sinergiko deitzen direnak kasu batzuetan, eta kontrako mugimendua eragiten dutenak edo antagonistak beste batzuetan.

Muskuluek uzkurtze-maila bat dute geldi gaudenean, jarrera mantentzeko, eta uzkurtze-maila hori tonu muskularra deitzen da.

Funtzioak

  • Mugimendua eragitea.

  • Energia kimikoa energia mekaniko bihurtzea.

  • Giltzaduren babesa eta egonkortasuna.

  • Gorputzaren egoeraren jabe izateko, informazioa bidaltzen du nerbio-sistema zentralera (NSZra) (propiozepzioa).

  • Beroa ematea.

  • Odolaren eta linfaren zirkulazioari laguntzea.

Muskuluen funtzioa erraz atzematen da azterketaren eta haztapenaren bidez. Alderdi anatomikoa ikusteko modua gorpuetan disekzioa egitea da, baina bizidunetan elektromiografia erabiltzen da. Elektrikoki kinadak ziztatzen dira muskuluetan, horrela, elektrodo batzuen bidez, zuntzen jarduera (indarra) neurtzeko.

Muskulua oso moldagarria da eta asko erabiliz gero hipertrofiatu egiten da eta, aldiz, gutxi erabiltzen denean atrofiatu egiten da. Horregatik oso organo moldagarria da, beharren arabera zuntzak gehitzen edo gutxitzen dituelako.

Muskuluetako gaixotasunak

Gaixotasun nagusiak: denerbazioaren ondoriozko atrofia, distrofiak, miositisak, miopatia, miastenia, tumoreak.

grafikoak4

Gorputzeko muskuluak: a) aurrealdea; b) atzealdea