mongoose
- 1. Zool.
Biberridoen familiako Herpestes eta beste zenbait generotako ugaztun karniboroen izen arrunta. 25-60 cm bitarteko tamaina, hanka laburrak, erretraktilak ez diren azkazal luzeak eta isats luzea dituzte. Animalia txikiz elikatzen dira eta sugeei eraso egiten diete, hauen pozoiaren aurkako immunitaterik ez duten arren. Asian eta Afrikan bizi dira.