moderator
- 1. Fis.
Erreaktore nuklearretan, fisioan askatzen diren neutroi lasterren abiadura moteldu eta neutroi termiko bihurtzeko erabiltzen den substantzia. Honako ezaugarriok izan behar ditu: pisu molekular txikia, neutroi-dispertsiorako zeharkako ebakidura handia eta neutroi gutxi xurgatzea. Erabilienak ur arrunta, ur astuna eta grafitoa dira.