mixer
- 1. Elektron.
- sin. mixing console, soundboard
Audio seinaleak konbinatzeko, bideratzeko eta parametro batzuen arabera moldatzeko aukera ematen duen tresna. Kanal bakoitzaren bolumena, panoramika edo ekualizazioa molda daiteke, nahi den irteera-kanaletara bidali, edo kanal osagarrietara (efektu-unitateetan prozesatu eta itzultzeko). Nahaste-mahaiak analogikoak edo digitalak izan daitezke.