liver

1. Anat.

Digestio-hodiari lotutako guruina, behazuna jariatzen duena eta elikagaien metabolismoan eta metaketan garrantzizkoa dena. Abdomenaren eskuinaldean dago.

Gibelaren atzealdeko ikuspegia
Gibelaren atzealdeko ikuspegia

1. Anat.
Digestio-hodiari lotutako guruina, behazuna jariatzen duena eta elikagaien metabolismoan eta metaketan garrantzizkoa dena. Abdomenaren eskuinaldean dago.

Gibela Edit

Egilea: Angel Bidaurrazaga

GIBELA

Giza gorputzaren guruinik handiena da gibela, eta metabolismoari dagokionez garrantzitsuenetarikoa. Funtzio ugari ditu: proteina plasmatikoak ekoiztea, behazuna jariatzea (gantz-digestiorako beharrezkoa), desintoxikatzea, bitamina-gordailu izatea, glukogeno-gordailu… Gainera, odol-garbiketan parte hartzen du.

Anatomia

Gibela abdomenaren eskuineko hipokondrioan dago (normalki ez du ertz kostala gainditzen), kupula diafragmatikoa hartzen duela. Goitik bihotzarekin loturik dago, zentro frenikoaren bidez, eta ezkerrean beheko kabarekin. Normalean biguna eta depresiblea izaten da, eta zuntzezko kapsula batez inguratuta dago. Kapsula horren gainean peritoneoa dago, gibelaren parte handi bat estaliz (gune biluzia izan ezik). Gibelak behazuna ekoizten du eta behazuna hodi koledokotik duodenora heltzen da, hesteetara.

Oboide horizontala, kolorez gorri iluna, hauskorra, Glissonen zuntzezko kapsulak inguratua; 28 cm da luze, 15 cm aurretik atzera, eta eskuineko lobuluan 8 cm lodi. Pisua, 2.400 gramo, gutxi gorabehera.

Gibelak lau lobulu ditu:

  • Eskuinekoa, lotailu faltziformearen eskuinean kokatua.

  • Ezkerrekoa, lotailu faltziformearen ezkerrean.

  • Karratua, gibelaren beheko aurpegian. Hauek ditu muga: ezkerretik, zilbor-ildoa; eskuinetik, kabaren ildoa, eta, atzetik, gibelaren hiloa.

  • Kaudatua, hiatoaren atzean dagoen lobulu txikia.

Klinikan zein kirurgian, oso garrantzitsua da segmentu hepatikoaren kontzeptua, odoleztapen eta funtzionamendu mugak bereizten dituena. Gibela hainbat egiturarekin erlazionatzen da: duodenoa, kolona, giltzurruna, urdaila eta diafragma; guztiek aztarna bat uzten dute gibel-lobuluetan.

Gibelaren hilotik (sarreratik) hiruki portala osatzen duten hiru egitura daude: porta zaina, arteria hepatikoa eta hodi hepatikoaren irteera.

grafikoak1

Gibelaren atzealdeko ikuspegia

grafikoak2

Gibelaren aurrealdeko ikuspegia

Gibelaren irrigazioa

Bi osagai ditu: porta zaina (% 75) eta arteria hepatikoa. Porta zainak oxigeno gutxiko odola baina hesteetako nutriente ugari dakar; arteria hepatikoak, aldiz, odol oxigenatua dakar gibelaren nutriziorako.

Porta guneak gibel-gingiltxoen artean daude; gingiltxoak hexagono itxura duten egiturak dira, erdialdean zain zentrolobularrak dituztenak, zeinetatik odola zain hepatikoetara doan, ondoren beheko kabara iristeko. Beraz, nutriente ugari duen odola (portatik datorrena) eta oxigeno ugari duena (arteria hepatikotik datorrena) nahasten dira sinusoide hepatikoetan (hepatozitoen arteko guneak), metabolizatzeko eta behazun-gatzak sintetizatzeko.

Gibelak plexu solarreko nerbioak hartzen ditu, bai eta nerbio pneumogastrikoarenak eta eskuineko frenikoarenak ere. Arteria hepatikoarekin batera, plexu zeliakotik zuntz sinpatiko eta parasinpatikoak datoz.

Gibelaren fisiologia

Gibelaren funtzio nagusiak:

  • Behazuna sortzen du eta digestio-organo erantsi gisa jokatzen du.

  • Organo zentrala da bitarteko metabolismoan eta zenbait substantziaren erregulazio metabolikoan. Intsulina desegitea.

  • Immunoglobulinak (antigorputzak) eta babes-mekanismoetan parte hartzen duten beste substantzia batzuk ekoizten dituen egitura da.

  • Glukogenoa, lipidoak, proteinak, bitaminak, hormonak eta beste substantzia asko biltzen dituen organoa da. Karbohidratoen metabolismoa: glukogenesia, glukogenolisia eta glukogenogenesia. Lipidoen metabolismoa: kolesterolaren sintesia, triglizeridoen sintesia. Proteinen sintesia: albumina eta lipoproteinak, adibidez. Gai ugariren bilgunea da: glukosa, bitaminak…

  • Gorputzekoak edo kanpokoak diren metabolitoen eta hainbat substantziaren iraizketan eta desintoxikazioan ezinbesteko zeregina du. Odolaren garbiketa: farmakoak, hemoglobina. Amonioa eraldatu eta urea bihurtzen du.

  • Odol-koagulazioaren faktoreen sintesia: fibrinogenoa, protronbina…

Gibelaren gaixotasunak

Gaixotasun nagusiak: hepatitisa, zirrosia, esteatohepatitis ez-alkoholikoa, hepatokartzinoma, ikterizia, gutxiegitasun hepatikoa.