lead

1. Itsas.

Arrantza-aparailuak (sareak, kanaberaren haria, etab.) ur azpian beherantz luza edo heda daitezen ezartzen zaien berunezko pieza.


2. Itsas.

Bisigutarako tretzak hondoraino iristeko jartzen zen pisua.


3. Kim.

Zenbaki atomikoa 82 duen elementu kimikoa. Metal astun gris, harikor, xaflakor eta biguna; naturan, galenan aurkitzen da. Beruna eta haren konposatuak toxikoak dira. Iturgintzan erabili izan da, baina gaur egun X izpiez babesteko ekipoetan eta bereziki metagailu elektrikoetan erabiltzen da.

Beruna
Beruna

3. Kim.
Zenbaki atomikoa 82 duen elementu kimikoa. Metal astun gris, harikor, xaflakor eta biguna; naturan, galenan aurkitzen da. Beruna eta haren konposatuak toxikoak dira. Iturgintzan erabili izan da, baina gaur egun X izpiez babesteko ekipoetan eta bereziki metagailu elektrikoetan erabiltzen da.

Beruna Edit

Egilea: Elhuyar

BERUNA

Propietate fisikoak eta kimikoak

Beruna (Pb) metal astun distiratsua da, kolore gris urdinxka duena. Material biguna da, erraz landu daiteke, eta hotzean xaflakorra da. Elektrizitatearen eta beroaren eroale txarra da. Taula periodikoan, elementu egonkorretan zenbaki atomikorik altuena du (82). Agente kimikoekiko erresistentea da, ez du azido sulfurikoarekin erreakzionatzen, bai, ordea, azido klorhidrikoarekin eta azido nitrikoarekin. Beruna duten konposatu guztiak toxikoak dira. Neurotoxina gisa jokatzen du, eta, merkurioak bezala, izaki bizidunen ehun bigunetan eta hezurretan pilatzeko joera du. Naturan, galena (berun sulfuroa), zerusita (berun karbonatoa) eta anglesita (berun sulfatoa) mineraletan aurkitu ohi da, batez ere.

Berunaren zenbait propietate

grafikoak1

Aplikazioak

Industrian, beste metalekin aleazioak eratuz erabili ohi da. Gaur egun, beruna bateriatan erabili ohi da batez ere, baina kableen estalki gisa, soldadura-materialetan eta munizioan ere erabiltzen da.

Korrosioaren aurrean erresistentzia handia duenez, eraikuntza-materialetan erabili ohi da. Halaber, azido sulfurikoarekin erreakzionatzen ez duenez, konposatu hori gordetzeko eta maneiatzeko erabiltzen da. Bestalde, X izpiek ez dituzte berunezko materialak zeharkatzen, eta, horregatik, erradiazio-mota horretatik babesteko erabiltzen da. Berunaren propietate pozoitsuak zenbaterainokoak ziren jakin aurretik, pigmentuetan erabili izan da, baina gaur egun guztiz baztertuta dago erabilera hori.

Propietate biologikoak

Beruna metal astuna da, eta gorputzeko ehunetan pilatzeko joera du, merkurioak bezala. Erreakzionatzeko eta disolbatzeko gaitasun gutxi duenez, beruna duen hautsa arnastean edo epe luzean harekin kontaktuan izatearen ondorioz soilik gertatzen da berun bidezko pozoitzea.

Giza gorputzeko sistema guztietan eragin ditzake kalteak, eta odol-presioa igo dezake. Bereziki kaltegarria da fetuen eta umeen garunarentzat. Ume batek odolean berun-kontzentrazioa zenbat eta handiagoa izan, eta horrek zenbat eta luzaroago iraun, orduan eta aukera gehiago izango du berunaren eragin kaltegarriak pairatzeko. Epe luzera, ume batek berun bidezko pozoitzea badu, ikasteko zailtasunak, portaera-arazoak eta adimen-atzeratasuna izango ditu. Beruna kontzentrazio handietan izateak krisiak, koma eta heriotza eragin ditzake.

Ezagutzen diren berun bidezko pozoitze askotan, etxe zaharretako paretetako pinturak du beruna, eta horren hautsa arnasteak eragiten du pozoitzea. Beste kasu askotan, beruna duen gasolinaren gas-igorpenak dira pozoitzearen arrazoia.

Antzina, ura garraiatzeko hoditerian erabili ohi zen beruna, baita mahai-tresnetarako ere. Horrek berun bidezko pozoitze-kasu ugari eragin zituen. Hala ere, gaur egun guztiz debekatuta dago beruna halakoetarako erabiltzea.