landslide

1. Geol.
sin. landslip, thrusting

Grabitatearen eraginez, lurra edota harriak maldan behera higitzea. Eskuarki, lurrak ur asko hartu duenean gertatzen da, lurzoruaren zizaila-planoan zeharreko marruskadura txikiagotu egiten delako; baina materialak zerbaiten eraginez haustean edo trinkotasuna galtzean ere gerta daiteke. Eragileak naturalak izan daitezke (euriteak, elurra urtzea, lurrikarak...), baina baita gizakiaren jarduera ere (landaredia kentzea, lur-mugimenduen ondoriozko erliebe-aldaketak...). Gaineko geruza bat azpiko beste baten gainean labaintzen da, maldaren oinetan bloke-metaketa bat sortuz.

2. Geol.
sin. landslip

Lur- edo arroka-masa irristatuz edo lerratuz bakarrik gertatzen den lur-mugimendua; ez da aireko desplazamendurik gertatzen, eta trinkotasunik txikieneko materialak eta sakoneko geruzak hartuz gertatzen da. Lur-irristatzeak eragiten duen prozesuaren arabera, zenbait irristatze-mota bereizten dira: irristatze basala, grabitazio-irristatzea, errotazio-irristatzea, translazio-irristatzea...