kerosene
- 1. Kim.
- sin. kerosine
Hidrokarburoen nahaste kolorge edo horixka, petrolio gordinaren destilazio zatikatuan gasolina eta gasolioaren artean lortzen dena (150-250 °C bitartean). Merkaturatu aurretik hidrogenoarekin tratatu behar da, sufrea kentzeko. Lehen olio-lanparak pizteko erabiltzen bazen ere, gaur egun etxebizitzetako berogailuetan, intsektizidetan eta hegazkinetako turborreaktoreetan erabiltzen da gehienbat. Kerosenoaren berotze-ahalmena 47 MJ/kg ingurukoa da.