insulation

1. Teknol.
sin. heat insulation, thermal insulation

Bero-iturria bero-transmisioa eragozten duten erresistentzia termiko handiko materialez inguratzea. Helburua ingurune edo barrunbe batetik bero-energia ez kanporatzea edo bertara kanpoko bero-energia ez sartzea izan daiteke. Eraikina ondo isolatuz gero, neguan berotzeko erabiltzen den energiaren % 20-30 bitartean eta udan hozteko erabiltzen denaren % 10 inguru aurreztu daiteke. Eraikinak isolatzeko, bi alderdi hartu behar dira kontuan: batetik, eraikinaren eta osagaien egitura (haiek isolatzeko, besteak beste, airea, pintura edo metalezko geruza islatzaileak, lurrunari igarotzen uzten dioten plastikoak eta errezel sendoak erabiltzen dira); bestetik, hutsuneak betetzeko erabiltzen diren material isolatzaile osagarriak (magnesio karbonatoa, artelazkia, beira-zuntza, adreilu erregogorra eta abar).

2. Teknol.
sin. thermal insulation

Bero-iturria termikoki isolatzeko erabilitako materialen eta instalazioen multzoa.

3. Teknol. Elektr.
sin. electrical insulation

Korronte elektrikoa eroale batetik edo karga elektrikoa duen gorputz batetik lurrera edo beste eroaleren batera iragatea eragoztea, elektrizitatea garraiatzen edo metatzen duten atalak material isolatzailez inguratuz.

4. Teknol. Elektr.
sin. electrical insulation

Sistema bat elektrikoki isolatzeko erabiltzen diren material eta instalazioen multzoa.