2. Inform.

Fitxategi bateko informazioa atzitzeko bide azkarra eskaintzen duen erreferentzia-taula.

3. Mat.
sin. indicator

Beste zenbaki, ikur edo adierazpen matematiko baten gainean, azpian, eskuinean edo ezkerrean idatzirik edo hari beste nolabait atxikirik dagoen zenbaki, ikur edo adierazpena, ordenazio batean hark duen posizioa, edo haren adarkatzea edo notazio matematikoa adierazten duena. Adibidez, a12 elementuan 1 eta 2 indizeek elementu hori determinante baten lehen errenkadan eta bigarren zutabean dagoela adierazten dute.

4. Orok.

Propietate baten neurria adierazteko erabiltzen den zenbaki dimentsiogabea. Bi balioren arteko zatidura izaten da: magnitude baten balioaren eta magnitude horren erreferentziazko balio baten arteko erlazioa, bi magnituderen balioen arteko erlazioa eta abar. Esaterako, errefrakzio-indize, zetano-indize, indize zefaliko, indize biotiko...

5. Orok.

Denboran zehar, magnitude baten edo magnitude-sail baten bilakaera sintetikoki neurtzen duen kantitatea.