inclination
- 1. Astron.
Astro edo espazio-ontzi baten orbita-planoak erreferentzia-plano jakin batekin osatzen duen angelua.
- eu inklinazio
- es inclinación
- fr inclinaison
- 2. Geogr.
Lurreko edozein puntutan, Lurraren eremu magnetikoaren bektoreak plano horizontalarekiko osatzen duen angelua.
- eu inklinazio
- es inclinación
- fr inclinaison
- 3. Geol.
- sin. dip
Estratifikazioak, eskistositateak, failak eta edozein gainazalek plano horizontalarekiko osatzen duen angelua. Gainazalaren lerro horizontalarekiko (norabidearekiko) perpendikularra den plano bertikalean neurtzen da; hau da, gainazalaren malda handieneko lerroaren (mhl; gainazalaren eta plano bertikalaren arteko ebakiduraren) eta horizontalaren arteko angelua adierazten du.
- eu okerdura
- es buzamiento, inclinación
- fr pendage, inclinaison