ice
- 1. Fis./Kim.
Solido-egoeran dagoen ura. Atmosfera-presioa 1 atm (1,013 × 105 Pa) denean, ura 0 °C-ko tenperaturan solidotzen da. Lurrazaleko eta atmosferako izotz gehienak egitura kristalino hexagonala du (Ih izeneko forma), eta glaziarretan, izotz-masa kontinentaletan, elurrean eta txingorrean dago. Ura hoztean, dentsitatea handituz doa, baina tenperatura 4 °C-tara iristean, prozesua ibertitu egiten da, eta ura hedatzen hasten da; beraz, izotzak urak baino dentsitate txikiagoa du, eta ur gaienan flotatzen du, hondoratu gabe; horri esker, Lurreko ozeanoak ez dira izozten.