hull
- 1. Itsas.
Itsasontzi bat ur gainean egonarazten duen egitura, aparailua, makinak eta bizkar gaineko egiturak kenduta. Kroskoaren zati bat ur azpian egoten da (urpeko aldea) eta beste bat ur gainean (urgaineko aldea); bien arteko lerroa flotazio-marra da. Kroskoaren osagai nagusiak dira armazoia, zuakerrak, gila, bularra, kodasta, azala edo kanpo-estaldura, eta bizkarrak.