homeopathy

1. Med.

Samuel Hahnemannek sortutako metodo terapeutikoa. Substantzia toxiko batek pertsona osasuntsu bati eragiten dizkion sintomak substantzia horren beraren dosi infinitesimalekin senda daitezkeela dio homeopatiaren teoriak, eta similia similibus curantur (antzekoak antzekoa sendatzen du) enuntziatua hartzen du oinarri. Ikerketa zientifikoek, ordea, agerian utzi dute ez dela plazeboa baino eraginkorragoa.