harvester

1. Nekaz.
sin. fruit picking-machine, picker

Laboreak emandako fruituak jasotzeko erabiltzen den makina.

Uzta-makina lanean
Uzta-makina lanean

1. Nekaz.
Laboreak emandako fruituak jasotzeko erabiltzen den makina.

Uzta-makina Edit

Egilea: Iñaki Azkune

UZTA-MAKINA

Uzta-makina gehienak zerealak (garia, garagarra, arroza, artoa, etab.) biltzekoak dira, baina badira koltza, erremolatxa, patata, mahatsa, kotoia, enborrak, etab. biltzeko uzta-makina bereziak ere.

Lehen uzta-makina traktoreak eragindako aparatua izaten zen, eta laborea ebaki besterik ez zuen egiten. Gero, eultzearen bidez, alea eta zahia bereizi egiten ziren. Orain, ordea, autopropultsioa duen uzta-makinak berak egiten ditu eragiketa horiek guztiak. Oraingo uzta-makina handienek 200-600 zaldiko potentzia izaten dute.

Uzta-makinaren zatiak

Zerealak biltzeko ohiko makina modernoak zenbait atal izaten ditu.

  • Motorra. Uzta-makinaren mekanismo guztiek behar duten indarra hornitzen du. Barne-errekuntzako eztanda-motorra izan ohi da, eta makinaren bihotza dela esan daiteke.

  • Eragintza-sistema. Uzta-makina osoa lekualdatzeaz arduratzen da. Horretarako, motorraren higidura gurpiletara transmititzen du.

  • Ebaketa-mekanismoa. Makinaren burua dela esan daiteke. Mota desberdinetakoak daude, bildu behar den produktuaren arabera. Produktua ebaki eta hurrengo mekanismoraino garraiatu egiten du.

  • Eultzeko mekanismoa. Buruxkatik edo azaletik alea atera eta bereizi egiten du.

  • Garbitzeko mekanismoa. Aire-turbinaren bidez, aleari hautsa eta zati arinenak bereizi egiten zaizkio. Baheak erabilita, alea eta zati handiagoak bereizten dira.

  • Garraio eta biltegiratze-sistema. Ale garbia biltegiraino eramaten duena da. Alea bertan gordetzen da, atoi batera deskargatu eta eramaten den arte.

Azkenaldiko makinek zenbait hobekuntza dituzte: aire girotuko kabina gidariarentzat, kontrol-sistemak ebaketa-buruarentzat, satelite bidezko kokapena, bildutako kopurua neurtzeko tresnak, etab.

Gaur egun, alea bereizteko eraren arabera, bi motatako uzta-makinak daude: ohikoak edo baheak erabiltzen dituztenak eta errotoreak erabiltzen dituztenak.

Uzta-makina eta ingurumena

Barne-errekuntzako motorrak garatu ahala, nekazaritzako makinek aurrerapen handia izan dute. Uzta-makina handiak sortzearekin batera, landetako paisaia asko aldatu da. Uzta-makina handi eta luzeak ezin dira bide estu eta bihurrietan ibili; ezta basoetako bideetatik ere. Bide zabalak egin behar zaizkie. Gainera, makina astunak direnez, lurra zanpatu eta trinkotu egiten dute.

Uzta-makina modernoek iraganaldi bakoitzean zabalera handia hartuta ebakitzen dute,eta soroan ezkutaturik bizi diren animalia asko hiltzen dute.

grafikoak1

Uzta-makina lanean