gum
- 1. Anat.
Masailezurreko albeoloak estaltzen dituen ehuna, hortz-haginak inguratzen eta finkatzen dituena. Oien hanturari gingibitis deritzo.
Masailezurreko albeoloak estaltzen dituen ehuna, hortz-haginak inguratzen eta finkatzen dituena. Oien hanturari gingibitis deritzo.
Substantzia likatsu, lirdingatsu eta gardena, landare jakin batzuen enborrek berez edo traumatismo baten eraginez jariatzen dutena. Nagusiki polisakaridoz osatuak izaten dira. Airearekiko kontaktuan solidotu egiten dira; urarekin nahasirik, koloideak osatzen dituzte. Industrian, lodigarri, emultsionatzaile eta egonkortzailetzat erabili ohi dira, besteak beste.
Goma naturalaren antzeko propietateak dituen material polimeriko sintetikoa. Eskuarki, polimero akriliko edo binilikoak izaten dira.