2. Zool.

Laridoen familiako Larus generoko zenbait hegaztiren izen arrunta. Hego luze eta sendoak, oin palmatuak, hanka luzexkak eta moko kurbatu samarra dute. Sabelaldea eta burua zuriak dira eta hegoen gainak grisak (gutxi-asko ilunak) edota beltzak. gaztetan arreak dira, eta lau bat urteren buruan erdiesten dute beren heldu-lumajea. Animalia txiki, hondakin organiko eta abarrez elikatzen dira.