glass

1. Geol.

Magmaren hozte azkarraren ondorioz sortutako material amorfoa. Sarritan, arrokaren osagai bakarra da (adibidez, obsidiana). Beste kasu batzuetan, beira-proportzio aldakorra azaltzen da kristalaren inguruan.


2. Kim./Mater.

Substantzia gogor, amorfo, ez-organiko, hauskor eta, oro har, gardena. Konposizio kimikoari dagokionez, batez ere silizez osatua dago, baina aditiboak gehitzen zaizkio propietate bereziak lortzeko edo prozesamendua errazteko, esaterako, sodio karbonatoa, kaltzio oxidoa, boro oxidoa eta beste oxido batzuk.

Erromatarren garaiko beirazko ontzia
Erromatarren garaiko beirazko ontzia

2. Kim./Mater.
Substantzia gogor, amorfo, ez-organiko, hauskor eta, oro har, gardena. Konposizio kimikoari dagokionez, batez ere silizez osatua dago, baina aditiboak gehitzen zaizkio propietate bereziak lortzeko edo prozesamendua errazteko, esaterako, sodio karbonatoa, kaltzio oxidoa, boro oxidoa eta beste oxido batzuk.

Beira Edit

Egilea: Elhuyar

BEIRA

Gure inguruan aurkitzen dugun beira gehiena gizakiak egindakoa bada ere, naturan ere aurki dezakegu. Sumendiek egotzitako magma azkar hoztearen ondorioz agertzen da, eta hainbat mineralen osagai da; obsidiana, esaterako, beira da.

Gizakiak ekoizten duen beiraren osagai nagusia, berriz, silizea da. Silizea osagai bakarra izanik, lor daiteke beira egitea, baina urtze-tenperatura altua eta, urtuta dagoela, likatasun handia ditu; horregatik, zaila da urtzeko eta lantzeko. Sodio oxidoa (Na2O) gehitu ohi zaio urtze-tenperatura jaisteko. Hala ere, osagai horren eraginez lortzen den beira ezegonkorra da, eta uretan disolba daiteke. Horregatik, beiraren egitura egonkortzeko, kaltzio oxidoa (CaO) gehitu ohi zaio. Hiru konposatu horiek dira, hain zuzen ere, egun ekoizten den beiraren gehiengoaren osagaiak. Edonola ere, beiraren erabilera jakin bakoitzerako ezaugarri jakinak izan behar direnez, beste osagai batzuk ere gehitzen zaizkio. Esate baterako: berun oxidoa gehituta, beira distiratsu eta astunagoa lortzen da; boroa gehituz gero, erresistentzia termikoa eta elektrikoa lortzen da; barioarekin, errefrakzio-indizea areagotu egiten da (beira optikorako aproposa); zerioari esker, izpi infragorriak xurgatzeko gaitasuna bereganatzen du; oxido metalikoek kolorea ematen diote, eta manganesoak, berriz, kolorea kendu.

Beiraren egitura amorfoaren ondorioz, ez du urtze-puntu zehatzik, eta, oinarrizko materialak tenperatura altuan jartzean, guztiz likidotu aurretik, ore likatsu bihurtzen da nahastea. Materiala egoera horretan dagoela, erraz maneia daiteke, nahi den forma emateko.

Beira egiteko prozesua ez da aldatu antzinatik. Materialak nahasi eta tenperatura altuan berotzen dira haien artean fusionatu eta nahastea urtu dadin. Gero, hoztu eta lortzen den oreari nahi den forma ematen zaio. Batzuetan, moldetan ezartzen da, presioa aplikatuz forma emateko. Beste zenbaitetan, materiala hodi luze baten muturrean ezarri eta beste muturretik putz egiten da, orearen erdian hutsunea sortzeko. Hala ere, gaur egun, beirazko material gehiena mekanikoki ekoizten da.

grafikoak1

Erromatarren garaiko beirazko ontzia

Beiragintzaren jatorria ezezaguna bada ere, Egipton K.a. 2000. urte inguruko aztarnetan aurkitu dira beirazko tresnak. Handik Mediterraneoko kostalde osora hedatu zen, eta Erdi Aroan, Europa osora. XVI. mendean hasi zen beiragintza industriala, eta gaur egun mundu osoan hedatua dago.