geology

1. Geol.

Lurra eratzen duten materialak, material horien gainean eragiten duten prozesuak, eratzen diren produktuak eta planetaren bilakaera eta bertan bizi izandakoen historia ikertzen dituen zientzia.

1. Geol.
Lurra eratzen duten materialak, material horien gainean eragiten duten prozesuak, eratzen diren produktuak eta planetaren bilakaera eta bertan bizi izandakoen historia ikertzen dituen zientzia.

Geologia Edit

Egilea: Eneko Iriarte

GEOLOGIA

Lurra eratzen duten material solidoak eta horiek eratu dituzten prozesuak aztertzen dituen zientzia da geologia. Horretarako, kontuan hartzen ditu Lurrak jasaten dituen indar fisikoak, Lurra eratzen duten materialen kimika eta gaur egun fosil modura agertzen diren bizitza-forma guztiak. Planetaren sorrera azaltzeko giltzak Ilargian eta Lurretik kanpoko beste gorputzetan ere aurkitzen dira. Beraz, geologia ez da Lur planetaren ikerketaz soilik arduratzen, sarritan, beste planeta, satelite edo meteorito batzuk ere aztertzen ditu argibide bila.

Oro har, hauek dira geologiaren adar nagusiak:

  • Petrologia, arroken ikerketaz arduratzen dena.

  • Mineralogia, mineralei dagozkien alderdi guztiak aztertzen dituena; kristalografia, materia solidoaren (kristalino eta amorfoaren) azterketan diharduena.

  • Sedimentologia, sedimentuek eratzen dituzten arroka sedimentarioak nola sortu eta metatzen diren ikertzen duena.

  • Estratigrafia, arroka sedimentarioen kokapenaz eta horien arteko erlazioez arduratzen dena. Horren bidez, iraganeko paisaia berreraiki daiteke, baina kontuan izan behar dira paleogeografia eta hurrengo aztergaia, tektonika, ere.

  • Tektonika, lurraren deformazioak aztertzen dituen zientzia da. Deformazio-eskalaren arabera, hiru atal bereizten dira: mikrotektonika (esku-lagina), geologia estrukturala (lurraldeak) eta tektonika orokorra (lurra bere osotasunean).

  • Paleontologia fosilen ikerketaz arduratzen da.

  • Geomorfologiak lurraren azalean erliebeak izan duen eboluzioa eta horren zergatiak ikertzen ditu.

  • Hidrologiak lurreko ur-eremuak, garraioa eta planetan zeharreko hedapena ikertzen ditu.

  • Geologia aplikatuak aurreko gai guztien erabilera praktikoa gizakiaren zerbitzura jartzen du (meategien sorrera eta ustiapena, petrolioaren aurkikuntza, herri-lanak, uraren erabilera, lurrikaren eta sumendien jardueraren aurreikustea, etab.).