2. Inform./Telekom.

Datuen transferentzian, unitate edo multzo berean bidaltzen den bit-segida.

3. Itsas.
sin. rib

Gilatik bi aldeetara irteten diren pieza kurbatuetako bakoitza, harekin batera ontziaren egitura nagusia osatzen dutena.

4. Teknol.
sin. housing

Makina baten elementu aktiboei eusten dien armadura eratzen duen pieza edo pieza-multzoa.

5. Teknol.

Makina bati, gailu bati edo tresna bati eusteko diseinatutako eta antolatutako egitura.

6. Telekom.

Zinema-, telebista- edo bideo-sistema batean bistaratzen den irudi oso bakoitza. Eskaneatze txandakatuan, irudia bi eremuz osatua dago; ekortze jarraituan, ostera, eremu bakarraz. Mugimendu errealaren sentsazioa sortzeko, irudi-kopuru minimo bat bistaratu behar da segundoko.