fin
- 1. Aeron.
- sin. vertical stabilizer, vertical fin, tail fin
Aireontziaren fuselajearen atzeko muturrean, enpenajean, kokatutako hegats bertikala (aireontziaren simetria-planoarekiko paralelo den planoan kokatua). Norabidea egonkortzeko balio du. Isats bertikalak bi atal ditu: atal finko bat, egonkorgailu bertikala, eta hartan giltzatuta dagoen atal higikor bat, norabide-lema. Nolanahi ere, egonkorgailu bertikal deritzo, askotan, bien multzoari, isats bertikalari alegia. Hegazkin batzuek egonkorgailu bertikal bat baino gehiago erabiltzen dute.