filter
- 1. Inform.
Datuak hautatzeko irizpideak zehazten dituen programa edo, oro har, adierazpena. Esaterako, datu-baseetan edo kalkulu-orrietan, eremu batean edo batzuetan halako balioak dituzten erregistroak hautatzeko aukera ematen du iragazkiak.

Likido edo gas batean esekita dauden zatiki solidoak bereizteko tresna, zatikiei iragaten uzten ez dien eta bere barnean atxikitzen dituen gai poroduna duena. Zatiki solidoak bereizteko bestelako prozedurak erabiltzen dituzten zenbait tresnari ere, batzuetan, iragazki deitzen zaie (adibidez, iragazki elektrostatikoa).
Seinale elektriko bateko maiztasunaren zenbait osagai igarotzea oztopatzen edo errazten duen gailua.