figure

1. Mat.
sin. digit

Zenbakiak idazteko erabiltzen den sinboloetariko bakoitza; zifra arabiarrak 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 dira; zifra erromatarrak I, V, X, L, C, D eta M; zenbaki-sistema hamaseitarrekoak 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, A, B, C, D, E eta F. Zenbakiak zifra bakarrekoak nahiz zifra anitzekoak izan daitezke; adibidez, zortzi zenbakia zifra bakar batez adierazten da: 8; zortziehun eta hogeita hamaika zenbakia, berriz, hiru zifraz adierazten da: 831.

Adiera hertsian, zifra terminoa zifra arabiarrak izendatzeko bakarrik erabili ohi da; digitu terminoak, berriz, esanahi zabalagoa du, eta zenbakiak idazteko erabiltzen den edozein sinbolo adierazten du. Adibidez, zenbaki-sistema hamaseitarrean, 16 digitu erabiltzen dira zenbakiak idazteko: 10 zifra eta 6 letra.