fermentation
- 1. Biokim.
Oxidazio partzialeko prozesu kataboliko eta anaerobikoa. Prozesu horretan, eskuarki azukreak erreduzitzen dira (baina zenbaitetan proteinak ere bai), eta karbono dioxidoa eta molekula organiko sinpleagoak sortzen dira.
- eu hartzidura
- es fermentación
- fr fermentation
- 2. Mikrob.
- sin. industrial fermentation
Industrian, mikroorganismoak erabiltzea gai organikoak eskala handian ekoizteko. Oro har, bost produktu-mota ekoizten dira: mikroorganismoak (legamiak, laktobaziloak eta abar), entzimak (katalasak, amilasak, zelulasak eta abar), mikroorganismoen metabolitoak (azido zitrikoa, bitaminak, antibiotikoak eta abar), errekonbinanteen produktuak (intsulina, interferonak eta abar) eta bioeraldaketak (esteroideen bioeraldaketak eta abar).
- 1. Biokim.
- Oxidazio partzialeko prozesu kataboliko eta anaerobikoa. Prozesu horretan, eskuarki azukreak erreduzitzen dira (baina zenbaitetan proteinak ere bai), eta karbono dioxidoa eta molekula organiko sinpleagoak sortzen dira.
Hartzidura Edit
Egilea: Nerea Osinalde
Garai bateko zientzialarien ustean, organismorik ez zegoenean gertatzen zen prozesu kimiko bat zen hartzidura. Halere XIX. mendean, Louis Pasteur kimikari frantsesak frogatu zuen hartzidura gertatzeko mikroorganismoen presentzia ezinbestekoa zela. Gaur egun, jakina da hartzidura, legamia eta bakterioek energia lortzeko burutzeaz gain, zenbait animalia-zelulek ere egiten dutela. Esaterako, eritrozito edo globulu gorriek mitokondriarik ez dutenez, ezinbestekoa dute energia hartziduratik, hots, arnasketa anaerobikotik, lortzea.
Ikuspuntu energetikotik, oso errentagarritasun txikiko prozesuak dira hartzidurak, arnasketa aerobikoarekin konparatuz gero; izan ere, glukosa-molekula batetik abiatuta, adibidez, hartziduran 2 ATP lortzen dira (ikus aurrerago Hartzidura alkoholikoa atala); aldiz, arnasketan, hartziduren errendimendu energetikoa horren txikia izatearen arrazoia anaerobiosian datza. Hartzidura oxigenorik ez dagoenean gertatzen denez, glukolisian sortutako NADHen elektroien azken hartzailea, oxigenoa izan ordez, molekula organiko bat izaten da. Azken hartzaile organiko hori erreduzitu egiten da NADHaren elektroiak bereganatzean, NADHa berriz ere berroxidatu eta NAD+ bilakatu ahal izateko.
Nahiz eta gizakiak hartziduraren oinarri molekularrak pasa den mendera arte ez ezagutu, milaka urte daramatza hartziduraren onurez baliatzen. Egiptoar edota asiriar zibilizazioek hartzidura erabiltzen zuten edari alkoholdunak lortzeko eta txinatarrek edota aztekek saltsa hartzituak lortzeko. Baina hartzidura-tekniken modernizazioa ez zen garatu mikroorganismo eta zelula eukariotoak kultibatzeko teknikak asmatu ziren arte. Geroztik, gizakiak hartzidura-prozesua kontrolatu eta industrializatu egin du, gaur egun horren arruntak diren hainbat produktu, hala nola ardoa, ozpina, ogia eta esnekiak produzitzeko. Hartziduraren azken produktuak izaten dira hartzidura-motak sailkatzeko erabiltzen den irizpidea.
Hartzidura-mota arruntenak
Hartzidura alkoholikoa
Batere oxigenorik ez dagoenean gertatzen den hartzidura-mota honetan, oxidatzen den molekula organikoa azukre bat (glukosa, sakarosa, almidoia eta abar) izaten da, eta azken produktu gisa karbono dioxidoa eta etanola, hots, edari alkoholdunen alkohola, lortzen da. Prozesu hau burutzen duten mikroorganismoak legamiak izaten dira, eta gehienetan Saccharomyces cerevisiae espeziekoak.
Hartzidura alkoholikoa
Hartzidura laktikoa
Batez ere bakterio laktikoek burutzen dute, baina baita animalia-zelula batzuek ere. Bakterio laktikoek esnearen laktosa oxidatzen dute energia lortzeko, eta azido laktikoa sortzen dute azken produktu gisa. Azido laktikoak, elikagaien kontserbaziorako ezaugarri ezinhobeak izateaz gain, esnea gatzarazteko gaitasuna dauka, eta, ondorioz, mami edo gatzatu gisa ezagutzen dugun esnekia lortzen da. Animalia-zelulen kasuan, aldiz, azido pirubikoa oxidatzen da, eta azido laktiko bilakatzen. Azken hori oso kutsakorra izatera hel daiteke animalia-zeluletan; izan ere, muskulu-zeluletan metatzen denean, nekea sentitzen dugu.
Hartzidura laktikoa
Hartzidura azetikoa
Acetobacter generoko bakterioek alkohola oxidatzen dute energia lortzeko, eta azken produktu gisa azido azetikoa edo ozpina lortzen da. Kasu honetan, bakterioak aerobikoak izanik, oxigeno-ekarpen handiak behar izaten dituzte bizirik irauteko.