fan

1. Geol.

Triangelu itxurako eta aldapa biziko higakin-masa. Haren geometriak kono baten ebakidura osatzen du, eta, oro har, gradiente-aldaketa biziko lekuetan eratzen da, airepean zein urpean. Sedimentuz zamaturiko ur-lasterrak trokartetik toki zabal eta aldapa txikiagokora irtetean jasaten duen ahalmen-galerak eragiten du konoko sedimentuak metatzea. Erreka bat mendilerro batetik irten eta leku zabalago batera isurtzean eratzen den konoa alubioi-konoa da. Itsaspean eta ezponden oinean eraturiko konoa itsaspeko konoa da.

2. Teknol.
sin. blower, ventilator

Ardatz birakari batean finkatutako pala batzuen bidez aire-fluxua sortzen duen tresna. Ardatza motor elektriko batek eragindakoa izan ohi da. Toki itxi edo zirkuitu bat egurasteko erabili ohi da.