explosive

1. Kim.

Substantziez edo nahasteez mintzatuz, zerbaitekin urratuz edo talka eginez edo tenperatura igoz leher daitekeena. Atmosferako oxigenorik egon ez arren erreakzio exotermiko bat eragin dezakeen (eta, horren ondorioz, gasak emititzen dituen) substantzia edo prestakin solido, likido, oretsu edo likatsua izan daiteke; kondizio jakin batzuetan detonatu edo deflagratu egiten du eta, toki itxi batean badago eta beroa aplikatuz gero, lehertu egiten da. Leherkorrak dira, besteak beste, zenbait gas (hidrogenoa, azetilenoa, propanoa, butanoa, petrolio-gas likidotua) eta era guztietako aerosolak, baita hutsik dauden ontziak ere (orrazkera finkatzeko erabiltzen diren lakak, margoak, bernizak, etab.).