enamel
- 1. Teknol.
Metalezko eta zeramikazko gainazalak beiraztatuz estaltzeko, babesteko eta apaintzeko material gogorra. Oro har, borato, silikato eta aluminatuen nahasturak izaten dira, materia erregogorrak (feldespatoa, kuartzoa, boraxa, kreta, soda, kaltzio fluoruroa eta abar) tenperatura handian galdatuz eta opakutzaileak (eztainu edo antimonio oxidoak), koloratzaileak (oxidoak) eta beste gehigarri batzuk erantsiz lortuak.