2. Teknol.
sin. lift

Eraikin bateko solairuetan edo, oro har, altuera-diferentzia duten bi planoren artean pertsonak eta zamak gora eta behera garraiatzeko tresna. Igogailuak hiru atal nagusi ditu: 1- kabina, bidaiariak eta zamak garraiatzeko. 2- kontrolgunea, igogailuaren higidura gobernatzen duten osagai elektriko eta elektronikoak biltzen dituen gunea. 3- motorra. Gaur egun, igogailu gehienak elektrikoak dira (motor elektriko batek tornu bat birarazten du, eta hartan biribilkatzen dira kabinari eusten dioten altzairuzko kableak), baina badira sistema oleohidraulikoa erabiltzen dutenak ere (motor elektriko batek ponpa bati eragiten dio, eta ponpak olioa sarrarazten du zilindro batean. Zilindroaren barneko pistoiak higiarazten du kabina gora eta behera).