elephant
- 1. Zool.
Elefantidoen familiako ugaztun proboszideoen izen arrunta. 4 m-ko altuera eta 7 t-ko pisuko animalia herbiboroak dira. Belarri handi eta zapalak, buru handia eta zutabe-formako hankak dituzte. Bereizgarriak dira bere tronpa eta intzisibo handi edo defentsak. Egun bi espezie daude, elefante afrikarra (Loxodonta africana) eta elefante asiar edo elefante indiarra (Elephas maximus).